Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

bloga

  1. snickers-3.jpg

                                                                                                       

                                                                                                                                      Molde, 2024ko urtarrila

    Snickers Workwear konpainiak emakumeentzat jantzi eskaintza zabala plazaratu du. Jantziak hainbat neurritan diseinatu dituzte, ebakera ona eta erosotasuna bermatze aldera. Marka suediarrak denetariko janzkiak ekoiztu ditu: zamarrak, jakak, petodun galtzak, alkandorak, galtzak, elastikoak ...  Negurako jantzi barrubigunak, jantzi islatzaileak, udarako modelo arinak, edo belaunetarako poltsikoak daramatzaten galtzak, horiek guztiak hemen aurkituko dituzu.

    Izan ere, emakume profesionalek arropa gogorra, erosoa eta malgua behar izaten dute. Horregatik, ehunak erresistenteak dira eta emakumezkoen gorpuzkerara ederki egokitzen dira.

    "Arropa zure neurrira daramazunean, gune indartuak, aireztatze guneak eta isolatze guneak denak bere tokian daude" Kicki Kemze, Snickers Workwear-eko patronista

    Dakigunez, Snickers markaren bereizgarria kalitatea duzu, diseinu berritzaileak eta materiala teknikoak. Snickers markak aldea markatzen du!!

                                                                                                                                                         Iturria: Snickers Workwear

  2. TERNUA WORKWEAR. Konpromiso jasangarria

    ternua-1.jpg

     

                                                                                                                                                                Molde, 2023ko irailaren 27

    Ternua Workwear marka egokia da euren langileak babesten dituzten konpainientzat, aire zabalean lan egiten dutenak. Izan ere, prestazio handiko jantziak dituzu, kalitate handikoak eta erabilgarritasun beharra duten profesionalen erabilera gogorrerako diseinatu dira. Ternua markak diseinua eta ekoizpen bikainaren kalitatea bateratzen ditu. Jakina, fabrikazio-prozesu osoak ingurugiroaren errespetua eta langileen eskubideak aintzat hartzen ditu. Horrekin batera, aukera berritzaileak proposatzen ditu ehundura eta jantzi guztietan.

    “Hor kanpoan zurekin egon nahi dugu. Eta, estalperik gabe, ordu askoan edo egun luzean lan egin ondoren, gure jantzi guztiek zure itxaropenak betetzen dituztela bermatu nahi dizugu. Horixe da eta gure outdoor izaera, gure espiritua; egunez egun laguntzen zaituen marka izatea, alegia”.

    Hori horrela, materialaren jatorri jasangarria eta enpresaren izen onarekin konfiantza duten behargin profesionalak dira Ternua markaren bezeroak.

    Balio horiek kontuan hartuz, material birziklatuarekin jantziak egiten diruzte. Honatx praktika batzuk:

                                                                   

     

    Ehun-gaiak eta zuntza: hondar textilak birziklatzen dituzte, erabili eta gero, berriak sortzeko.

    Plastikozko botilak: Kantauri itsasotik hartzen dituzte zuzen-zuzenean eta birziklatutako poliesterra ekoizten dute.

    Arrantzarako sareak: Redcycle proiektua: jada erabiltzen ez diren sareak (kutsagarriak) birziklatutako nilona ekoizten dute.

    Kafe-aleak: S-Café egitasmoak kafe hondarrak baliatzen ditu bakterioen kontra tratamendu bat egiteko, ehunak jarioten duen usaina kentzen du.

     

    Azkenik, Molde Lanerako Babesa Ternua Workwear jantzi bildumaren banatzaile gara, laister kontsultatu ahalko duzu gure webgunean.

                                                                                                                                                         

                                                                                                                                      Iturria: Ternua Workwear

  3. Guy Cotten, fabricant français depuis 1964

    GuyCotten-proba-2.jpg

     

                                                                                                                                Molde, 2023ko ekainaren 6a

    Guy Cotten Bretainiako enpresa da, lurrari eta gauzak ondo egiteari lotua. Ekoizpena bertan egiten dugu, hiru gunetan fabrikatzen dugu: Trégunc-eko bi fabrikatan eta Laudaul-eko beste gune batean. Kalitatearen alde egiten dugu, horregatik lehengaiak Frantzian edo Europan lortzen ditugu, horixe baita gure marka. Horrela, gure jantzi guztiek lehengaia berbera darabiltzate, erreminta berberak erabiliz moztu eta diseinatzen ditugu, makina berberekin eginak. Era horretan, gure itsasoko jantziek eskakizun berberak betetzen dituzte. Hori dela eta, honako zigilu hau erakusten dugu gure jantzietan, "Frantzian egina" (Nadine Bertholom-Cotten - Presidentea)

     

                                                        GuyCotten-1

     

    Bestetik, zamarrak edo peto-galtzak egiteko ehun esklusiboa darabilte Nylpêche izenekoa. Gogorra da tiraketekiko eta marruskadurekiko; erabat estankoa da, malgua oso; gainera, tenperatura-aldaketak, olioak eta koipeak ondo jasaten ditu. Zenbait modelok Bretainiako uharteen eta lurmuturren izenak daramatzate haren jatorria nabarmentzeko asmoarekin, hala nola Drenec, Pouldohan, Men Fall eta Rosbras. Beste ehunak ere badira: Classic, Glentex, Cap-Coz, REDNYL, 420, eta transpirazio dutenak Dremtech+. "L´abri de marin®" enpresaren xede berritzailearen adierazgarria da.

                                                                                                                                        Iturria: Guy Cotten

  4. HELSE.jpg

                                                                                                                                 

                                                                                                                    Molde, 2023ko apirilaren 22an

    Fal markako HYDROTECH botak erresistentzia handikoak dira, lanik gogorrena egin dezaten diseinatu dituzte. Arraindegiak, harategiak, eraikuntza, nekazaritza, petrolio eta gas-industria, meatzaritza …

    Zein oinetako mota behar dute langintza horietako beharginek?
    Batetik, botak iragazgaitza izatea behar dute; bestetik, erosoa, arina eta transpiragarria izatea. Horretaz gain, jakina, objektuen inpaktu eta kolpe orotik babestu behar dituzte.

    Hidrotech botak oso iraunkorrak dira eta, Goretex® geruzari esker, transpiratzen laguntzen dute. Ez dute kolorerik galtzen ezta moldea ere, ez dira, erabileraren erabileraz, zimurtzen. Iragazgaitza dira, nahiz eta hilabete askoan erabili eta muturreko klimatologia jasan. Ez hori bakarrik, produktu kimiko asko jasaten ditu, hala nola sufre-azidoa (% 37), sodio hidroxidoa (% 30) eta Diesela. Botak oso erraz garbitzen dira.

    HYDROTECH botaren bi modelo aurkezten dizkizuegu. HT1000 bota hotz ertaineko urtearen edozein arotan jantzi dezakezu; bestea, HT1000FZ, tenperatura baxuetarako egokia duzu; izan ere, barnean forru bat darama eta -50ºC gradura arteko hotz-tenperatura jasan dezake.

    Modelo guztiak Arnedo herrian (Errioxa) ekoiztu dituzte, Fal Seguridad enpresaren instalazio ber-bertan. Ekoizlea gertu egotea garrantzitsua da zerbitzu azkarra emateko; esan gabe doa, markaren kalitate ona sobera frogatuta dago, erabiltzaile askok eta askok erakusten duten bezala. Modeloak ikusi nahi baduzu, sakatu hurrengo esteka: 

     https://molde.eus/eu?codsec=5&codigo=_&text=_&cat=1&todos=hydrotech

     

  5. Zergatik da garrantzitsua WRAP egiaztagiria?

    WRAP.jpg

                                                                                                                       

                                                                                                                                  Molde, 2021ko apirilaren 7an

     

    Worldwide Responsible Accredited Production - WRAP, Egiaztaturiko Ekoizpen Arduratsua programa bat da jantzigintzaren, zapatagintzaren eta osagarrien produktuak egiaztatzen dituena. Instalazioek WRAPren 12 printzipioekin bat egin behar dute ekoizpen prozesuak seguru direla bermatzeko. Prozesu guztiak seguruak, osasungarriak, legalak, gizalegezkoak eta etikoak dira. Oinarri horiek lanpostuko legeak eta araudiak betetzen dituzte; esan nahi baita, bortxaturiko lanak debekatzen dituzte, haurren esplotazioa, abusua edo jazarpena galarazten dira, etekinak eta konpentsazioak legearen arabera banatzen dira, lanordu kopurua errespetatzen da, diskriminazioa debekatzen da, osasuna eta segurtasuna bermatuko dira, elkartzeko askatasuna eta negoziazio kolektiborako eskubidearen alde egiten dute, ingurugiroa aintzat hartzen dute, aduanetako betebeharrak eta segurtasun-arauak betetzen dituzte. Finean, WRAP ziurtagiriak gizarte-arauekiko eta inguruarekiko konpromisoa adierazten du; horrela bermatzen da ekoizpen arduratsua. Molde Lanerako Babesa katalogoak Portwest ekoizle irlandarra du oinarri, bertako produktu guztiak WRAP zigiluarekin egiaztaturik daudenez gero.

                                                                                                                                          

                                                                                                                                           Iturria: Molde, Portwest

     

  6. » Techno Boots, poliuretanozko botak tenperatura baxuan lan egiteko

  7. » Ikasturte berria

  8. » RED LION oinetakoek zure oinazpia bermatzen dute

  9. » Nola erabili gel desinfektatzailea era egokian?

  10. » COVID-19-rako babes-pantailak eta betaurrekoak, zein erabili behar dut?

  11. » Nola garbitu suaren kontrako jantziak?

  12. » Molde katalogo berria: 700 orri eta 1300 produktu

  13. »

  14. » Nahi baduzu, gurekin, euskaraz !!!

  15. » Grundens® ote da munduko uretako jantzirik onena?