Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

Nor gara


15 urteko eskarmentuak merkatua, hornitzaileak eta bezeroak sakon ezagutzeko bide eman digu. Gaur, 7 mila bezero baino gehiagoren konfiantza daukagu: udalak, enpresak eta profesionalak. Puntako ekoizleak hautatzen ditugu beti eskaintzarik zabalena merkaturatzeko. Horrela, 10 mila produktu baino gehiago online erosteko aukera ematen dugu, eta beste hainbeste produktu offline. Gainera, produkturik egokiena aukeratzen eta erabiltzen laguntzen dugu. Horrez gain, enpresarako laneko jantziak eta babes-jantziak diseinatu eta ekoizten ditugu.

Molderen saltokia, gune fisikoa, Antxon dago: 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

Molde, Uzturre 2003 S.L, enpresaren izen komertziala da eta Donostian (20008) erregistraturik dago.

Molden kalitatea ez da nahikoa. Gogoa eta irrika ere beharrezkoak dira lana egiteko. Horregatik, gure hornitzaileek egiten duten lan ona ezagutarazi nahi dugu, eta haien produktuak balioetsi. Zeure grinei jarraitzea erabaki baduzu, Moldek zure ondoan joan nahi du.

Lanbide guztietako profesionalei osoko eskaintza egiten dizuegu; izan arrantza, nekazaritza, industria, eraikuntza, ostalaritza edo erizaintza. Lanaren gaineko ikuskera zurrunetik aldenduz, lehia berriak sortzeko aukerak bilatzen ditugu. Horixe da gure xedea.

Badakigu kalitateko produktu eroso batek hobeto sentiarazten zaituela; badakigu, horrela, zure lanaren errendimendua hobetuko dela; badakigu, horregatik, seguruago egingo duzula lan. Moldek puntako produktuak hautatu eta zuri eskaini nahi dizkizu; era berean, guk langileok arreta profesionala eta gertukoa eman nahi dizuegu. Ibilitako bideetatik urrunduz, zure lana gurari bihurtzea da gakoa. Lanean onenak izateko gogoak eta garrak bultzatzen gaituzte. Horixe da gure ikuspegia.

Lan txukun egitea garrantzitsua da, baina irrikaz egitea funtsezkoa. Taldeko lanak akuilatzen gaitu, erronka berriek adore ematen digute, eta pertsonen arteko harremanek bizkortzen gaituzte. Atsegin dugu-eta berorirengandik onena ematen duen jendea. Profesionalak gara, adituak gara, eta konfiantza eragiten diegu gure xede-kideei. Horiexek dira gure balioak. Zeure grinei jarraitzea erabaki baduzu, Moldek zure ondoan joan nahi du.   

 

 

                     katalogoa-2